Arrasateko ludotekarik berriena da eta Uribarri-Erguin auzoan dago. 2007.urtean zabaldu zen eta urtetik urtera bazkide kopurua gehituz doa. 2 hezitzaile daude bertan eta kanpo espazioa oso egokia du plaza handi batekin bertan ekintzak aurrera eramateko.Guraso eta auzokoen lankidetza eta inplikazioa eskertzen dugu eta denon artean auzoan haurrei lasai eta gune guztietan gustura jolasteko aukera eskaini nahi diegu, ludotekariak bidelagun izango direlarik.