Gure zerbitzua hobetzeko erabiltzen ditugu cookie-ak. Ados Gehiago ikusi

Txatxilipurdiko udaleku itxiak

Egunerokotasunean bizi dugun erritmo eta bizi estiloan geldiune bat sortzea izaten da gure helburua , honetarako testuinguru berezi eta magikoak sortzen saiatzen gara.

Gazteen autonomia, parte hartzea eta tratu onak dira honetarako tresnak.

LH4tik batxilergora bitarte lau eskaintza :

Aizkomendi, Gebara, Sorginetxe eta Kosta ala kosta udalekuak, horietako hiru Ozaetako GaraiOn-en, bestea udaleku ibiltaria!!!

EMAN IZENA UDALEKUTAN

Gure udalekutan, zarena zarela, gozamena oinarri, nahiei eta ametsei elkarrekin leku egingo diegu!!!

Tril ingou?

4 adin tarte, 4 abentura!!!

okONLINE izen ematea zabalik dago. Izena eman ezazu apirilaren 26a baino lehen.

Category Archives: Udaleku itxiak izen ematea

SORGINETXE DBH 3-4

Ekainaren 29tik uztailaren 6ra. Izarrei begirako bibakak, mendi bueltak eta zure ametsak egi bihurtzeko aukera!!! Ausartzen? Sorgingunean itxarongo zaitugu!

2008/2009 urtean jaiotako nerabeentzat.

Irakurri gehiago

AIZKOMENDI LH 4-5-6

Ekainaren 29tik uztailaren 6ra.  Jolastu, dantzatu, Garaioko uretan busti eta gaubeletan gozatu! Prest zaude emozio hauek bizitzeko? Ez zara damutuko!!! 2012/2013/2014  urtean jaiotako gaztetxoentzat.

Irakurri gehiago

GEBARA DBH1-2

Ekainaren 29tik uztailaren 6ra. Lagun berriak egin, barre algaretan murgildu eta abentura magikoak bizi!!! Animatzen udaleku hauetan parte hartzera? Zure zain gaude! 2010/2011 urtean jaiotako gaztetxoentzat.

Irakurri gehiago

KOSTA ALA KOSTA DBH3-4 + BATXI

Uztailaren 7tik 14ra. Txoko ikusgarriak ezagutuz emozio eta esperientzia ahaztezinak bizitzeko prest? Jantzi zapatillak eta zatoz! 2006/2007/2008/2009 urtean jaiotako nerabeentzat.

Irakurri gehiago