Gure zerbitzua hobetzeko erabiltzen ditugu cookie-ak. Ados Gehiago ikusi

Txatxilipurdi Elkartea, AED elkartetik sortzen den elkartea da eta erroak baino gehiago konpartitzen ditu AED eta Ekin Emakumeak elkarteekin. Jatorria, bazkidetza, hainbat egitasmo eta euskaltzaleon elkarteen izaera konpartitzen ditugu.
Arrasaten, bestalde, Euskalgintza Hitzarmeneko partaide eta Jai Herrikoien Aldeko Hitzarmenaren sinatzaile ere bada Txatxilipurdi.

Debagoiena mailan, Debagune eskualdeko euskaltzaleon elkarteon federazioko kide gara eta Goiena hedabide-kooperatibako bazkide-erabiltzaile.

Euskal Herri mailan, Txatxilipurdi, hasieratik da Topagunea euskaltzaleon elkarteen federazioko kide. Amarauna aisialdi taldeen federazioan sartu berriak ere bagara Garaion kooperatibako sortzaile.

Category Archives: Elkartea

Herrigintza

Txatxilipurdi elkartea euskaltzale elkartea da, AEDren baitan sortua 1988an eta 1994tik elkarte propio gisa, baina harreman estua duena AED bera, Ekin Emakumeak eta Goiena elkarteekin. Horrez gain, Txatxilipurdi, Debagune Debagoienako euskaltzaleen elkarteen elkartearen eta Topagunea euskaltzaleen elkarteen federazioko kide...

Irakurri gehiago

Elkartearen egitura

Txatxilipurdiren erabakitze organo nagusia Batzar Orokorra da, bertan hitza eta botu eskubidea dutelarik elkarteko 700 kideek. Batzar horrek Zuzendaritza Batzorde bat hautatzen du, denak bazkideak eta boluntarioak. Lantaldeen antolaketa aldiz, 6 ataletan banatua dago: haur saila, gazte saila, kultur...

Irakurri gehiago

Txatxilitarrak

Txatxilitarrak 700 bazkide gara. Txatxilitarrak 30 langiletik gora gara. Txatxilitarrak ehunka haur eta guraso gara. Haur txatxilitar izan ginen asko langile eta bazkide txatxilitarrak gara. Guraso txatxilitar ginenak aitona-amona txatxilitarrak gara. Txatxilitarrak haurren hirien alde ari direna gara. Txatxilitarrak...

Irakurri gehiago

Historia

Laurogeigarren hamarkadan, AED sortu berritan, Arrasaten euskararen aldeko zirimola indartsu bat osatu zen. Guraso eta irakasle talde batek bultzaturik, ikusirik Arrasaten haurren aisialdian euskarazko eskaintzak zuen gabezia, AEDren baitako lantalde gisa sortzen da Txatxilipurdi. Udalekuak antolatzen hasi zen, ondoren...

Irakurri gehiago