Gure zerbitzua hobetzeko erabiltzen ditugu cookie-ak. Ados Gehiago ikusi

Txatxilipurdi elkarteak aisialdi zerbitzu euskaldunak eskaintzen ditu, finkoak ala puntualak, Arrasaten eta Euskal Herrian. Aisialdi ekipamenduen kudeaketa, gabon parkeak, udalekuak, tailer eta ikuskizunak… finantziazioaz harago aisialdi hezitzailea gauzatzeko aukerak dira guretzat. Gure katalogoan jartzen duenaz gain zerbait berezia nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin, amesteko beti baikaude prest!

Category Archives: Zerbitzuak

Zerbitzuen kudeaketa

Txatxilipurdi elkarteak urteetako esperientzia dauka haur eta gazteentzako ekipamendu eta zerbitzu finkoen kudeaketan. Arrasate, Eskoriatza, Aretxabaleta, Otxandio edo Zaldibarreko gazteleku, gaztetxoko eta ludotekak kudeatzen ditugu gaur egun. Zerbitzu hauen bitartez eta Udal bakoitzarekin elkarlanean gure eta herrian-herriko proiektu hezitzaileak...

Irakurri gehiago

Heldu eta haurren artean burutzeko ekintzak

Gurasoei eta haurrei zuzendutako ekintza sorta da, hizkuntzaren transmisioa bultzatzea helburu duena. Honez gain, gurasoen eta haurren arteko harremanak (komunikazioa, jolasak…) sustatu nahi dira, gurasoek eta seme-alabek elkarrekin gozatu dezaten.

Irakurri gehiago

Motibazio saioak

Nerabeekin euskararen erabileraren inguruko motibazio saioak: Saio hauen helburua gaztetxoen artean modu ludiko batean hizkuntzaren inguruko hausnarketa bultzatzea izan da ipar moduan hizkuntza erabileran eragiteko. Gurasoentzako: Saio hauen helburua nagusiki, hizkuntza transmisioan familiak duen garrantzia azpimarratzea izango litzateke. Honetarako,...

Irakurri gehiago

Ikastaroak

Mota askotako ikastaroak eskaintzen zabala daukagu. Emaile profesionalez osatutako lan talde handia dugunez iraupen ezberdineko ikastaroak eskaini genezake. Besteak beste: artisau ikastaroak, zirku ikastaroak, euskal ikastaroak, kultur aniztasun ikastaroak, arte ikastaroak, sexualitate tailerrak…

Irakurri gehiago

Jai tematikoak eta jolas parkeak

Zure herriko jaietako haur eta gaztetxoentzako ekintzak egin nahi dituzula? Ba guk daukagu behar duzun guztia: puzgarriak, tailerrak, ikuskizunak, jolasakā€¦ Jarri gurekin harremanetan eta zurekin batera jolas parke osoa diseinatuko dugu.

Irakurri gehiago

JolasTK

Euskarazko jolas eta jostailuak ezagutu, jolastu, gustukoak aukeratu eta ikasteko egitasmoa da. Jolasaren garrantzia azpimarratuz, antzinako eta gaur egungo ( atera berriak barne) jolasak eta jostailuak ikasi, probatu, sortu eta momentu bikainak pasatzeko saioak.

Irakurri gehiago

Ikuskizunak

Ikuskizunetan eskaintza zabala daukagu Euskal Herriko haur eta gazteei zuzendua. Ikuskizunen helburu nagusia euskaraz gozatzea eta euskal kultura hedatzea da, betiere heziketa ardatz harturik. Ikuskizunen lan talde bat daukagu martxan ikuskizun berriak sortzeko eta moldatzeko.

Irakurri gehiago

Tailerrak eta jolasak

Haurren autonomia, harremanak, euskara eta espazioaren erabileraren sustapena dute oinarri gure tailer eta jolasek. Herri guztietara moldatzen gara baita eskaera bereziei. Tailer bakoitza bi hezitzailek gidatzen dute, eta 2 edo 3 ordukoak izan daitezke. Hala ere, behar izanez gero,...

Irakurri gehiago