Nerabeekin euskararen erabileraren inguruko motibazio saioak:

Saio hauen helburua gaztetxoen artean modu ludiko batean hizkuntzaren inguruko hausnarketa bultzatzea izan da ipar moduan hizkuntza erabileran eragiteko.

Gurasoentzako:

Saio hauen helburua nagusiki, hizkuntza transmisioan familiak duen garrantzia azpimarratzea izango litzateke.

Honetarako, “Hesiak Gainditzen” dokumentala tresna gisa erabiltzen dugu. Dokumentala, hizkuntza transmisioaren garrantzia azpimarratu nahian sortutako ideia da. Euskarara hurbiltzeko ahalegina egin zutenei eta egiten ari direnei esker ona adierazteko dokumentala da.

Dokumentalaren emanaldiaz gain dinamika ezberdinak proposatzen ditugu parte hartzaileen hizkuntza perfilera egokituz. Hau da, guraso euskaldunak, euskaldun berriak edo erdaldunak izan, dinamikak moldatu egiten ditugu.