Haurren autonomia, harremanak, euskara eta espazioaren erabileraren sustapena dute oinarri gure tailer eta jolasek. Herri guztietara moldatzen gara baita eskaera bereziei. Tailer bakoitza bi hezitzailek gidatzen dute, eta 2 edo 3 ordukoak izan daitezke. Hala ere, behar izanez gero, hezitzaile kopurua eta denbora ere moldatu daiteke, ondorioz prezioa ere aldagai hauen arabera moldatuz.