1991n sortu zen egitasmo hau, gabonetan zehar Arrasateko haurrei eskaintza oso bat eskaintzeko. Uarkape pilotalekuan izaten da gabon parke hau eta urtetik urtera sendotuz eta handituz doan egitasmoa da. Honela, bertan puzgarriak, tailerrak, ludotekak, ipuin txokoak, igerilekuko jolasak, zibertxokoa, herriko kultur taldeen erakustaldiakā€¦ egoten dira. Urtarrilaren 2tik 5era, Arrasateko eta Debagoieneko haurren hitzordu ekidin ezina.