Txatxilipurdi Elkartean, hizkuntza transmisioaren garrantziaz ohartuta, 2008. urtean dinamika eta proiektu ezberdinak jarri genituen martxan. Alde batetik, euskara bera eta bestalde gurasoak eta familiak ardatz hartuta, gurasoen premiak asetzeko web gunea, guraso.com eta hizkuntzaren transmisioa gauzatu ahal izateko egitasmoak jarri genituen abian.
Hona hemen atal bakoitzaren inguruko informazio guztia:

Guraso.com 2008an sortutako web gunea da, Txatxilipurdik eta Goienak elkarlanean kudeatzen duguna. Gurasoen premiak asetzeko asmoaz sortutako euskara hutsean dagoen web gunea da guraso.com. Eguneratutako albisteez, hitzorduez eta gai ezberdinetan adituak diren kolaboratzaileen laguntzaz osatutakoa. Gainera, web gune interaktiboa

Irakurri gehiago

Txatxilipurdi Arrasateko elkarte bat da eta Arrasate euskalduna du helburu. Euskaraz hitz egiten jarri nahi ditugu herriko haur eta gaztetxoak, euskaraz seduzitu nahi ditugu eta euskaraz euren aisialdiaz goza dezaten nahi dugu. Horretarako gure ilusioa, lanerako gogoa eta metatutako…

Irakurri gehiago