Txatxilipurdi elkarteak urteak daramatza haurrekin lan egiten. Gaur egun, egitasmo desberdinak ditugu haurren nahiak asetzeko asmoarekin. Gure helburu nagusia, jolasa bitartekari izanik, euskara erabiliz haurrak heztea da. Hau haurrengan pentsatuz egiten dugu, hauen parte hartzea, autonomia eta harremanak sustatuz.
Horregatik, zenbait herritan egitasmo ezberdinak eramaten ditugu aurrera: udal ludoteken kudeaketa, Ludoteka ibiltaria eta Zapatublai.

Txatxilipurdik herri ezberdinetako ludotekak kudeatzen ditu. Bertan haurrengan pentsatuz, hauen parte hartzea, autonomia eta harremanak sustatzen dira. Jolasa bitartekari izanik haurrak heztea da helburu, euskara erabiliz.Irakurri gehiago

Ludotekarik ez dagoen auzoetan ludotekaz gozatzeko gunea. Elkargunea jarriaz, aisialdian euskaraz lagunak eginez jolastu, gozatu, parte hartu eta goiz atsegina pasatzeko parada. Musakola eta San Andres auzoetan egoten da gaur egun Otsaila eta Martxoko larunbat goizetan. Hilabete bakoitzean gune batean.Irakurri gehiago

Zapatublai Zaldibarko egitasmoa da. Bertan, 3-12 urte bitarteko haurrak giro euskaldun batean ondo pasatzeko aukera dute balore desberdinak ere lantzen dituztelarik: errespetua, elkarbizitza, hezkidetza, lankidetza… Egitasmo hau, hilean bi larunbatetan izaten da 16:00 – 19:00ak bitartean.Irakurri gehiago