Urteak daramatzagu gaztetxoei udalekuak eskaintzen; Zingira, Kosta ala kosta, Ozaeta, Udako abenturak…
Elkarlanean edo bakarrik, urtero ahalegindu izan gara adin tarte bakoitzerako leku ezberdinak eskaintzen eta udaleku eredu ezberdinak antolatzen: kanpin dendetan, ibiltariak, etxe batean kokatuak… beti ere gure helburu eta baloreak argi izanez eta transmitituz! Honela, “mikromunduak” sortzen saiatu izan gara, esperientzia ahaztezinak bizi izan ditugu eta biziko ditugu etorkizunean ere!