Gure zerbitzua hobetzeko erabiltzen ditugu cookie-ak. Ados Gehiago ikusi

Nerabezaroa! Denok pasa dugun garai gatazkatsu bezain aberatsa! Txatxilipurdi Elkartean beti uste izan dugu garai honi, bere baitan, garrantzia eskaini behar zaiola eta honegatik landu izan ditugu nerabeei begirako proiektu ezberdinak.

Gaztetxoko, Gazte-gune edo Gazte-lekuen kudeaketak honetarako bide eta aukera paregabea eskaini izan digu. Arrasateko Udalarekin elkarlanean esperientzi handia pilatu dugu herrian. Arrasaten, hiru Gaztetxoko (1994) eta Gazte-gunea (2011) kudeatu izan ditugu azken urteotan eta Udal zerbitzu hauek kudeatzeak eta bertan egon izan diren nerabeekin batera pasatako orduek, ikasteko, moldatzeko eta esperimentatzeko aukera bikaina eskaini digute.

Arrasateko Udal zerbitzuen kudeaketari Aretxabaleta, Eskoriatza, Zaldibar eta beste herri batzuetako Gazte-lekuen kudeaketa gehitu izan zaie azken urteetan. Gune hauetan gure hiru oinarriek bat egin izan ohi dute: Hezkuntza ez formala, euskara eta aisia.

Category Archives: Gazteak

Arrasate erdiguneko udal Gazte-gunea

2011. urtean Arrasateko udalak herrian antzemandako behar bati erantzuna eman nahi izan zion. Aste bukaeretan eta erdigunean nerabeentzako eskaintza gabezia bat zegoen. Gazte-guneak bete betean erantzun zion behar honi eta Udalak egindako apustuari Txatxilipurdik erantzun zion. Gazte-gunea auzoetako Gaztetxokoak...

Irakurri gehiago

Arrasateko Erguin udal gaztetxokoa

Lo egiteko auzo bat bilakatzen hasi ote da Erguin-Uribarri? Gaztetxokoak honi aurre egin nahi dio. Auzo bizitzan eragin, antolatu eta gazteentzako eta gazteekin aukerak sortu. Urteetako ibilbide gorabeheratsua eta gero Erguin-Uribarriko Gaztetxokoan mila aukera eskaintzen dira, boulderra, sukaldea,… Jon...

Irakurri gehiago

Arrasateko San Andres udal gaztetxokoa

Arrasateko San Andres auzoko Gaztetxokoa izan zen Arrasateko udalak ireki zuen lehena. Txatxilipurdi Elkartea izan da 1994. urtetik zerbitzu hau kudeatu duena. Auzo bizitzan eta auzoko hizkuntz erabileran eragitea ere izan ditu helburu Gaztetxoko honek. Nerabeentzako gune eroso eta...

Irakurri gehiago

Arrasateko Musakola udal gaztetxokoa

Arrasateko beste auzo esanguratsu batean ere ireki zen gaztetxokoa 1994. urtean. Musakolako Gaztetxokoak beti izan du izaera berezia. Auzo Makarra, musika zalea, izaera berezia duena… Gaztetxokoa ere ezaugarri hauetara moldatu da. Urtero bertako gazteen ezaugarrietara moldatuz eta beraien ametsetatik...

Irakurri gehiago

Eskoriatzako udal Gazte-lekua

2006. urtean zabaldu zuen Eskoriatzako Udalak Gazte-lekua. Txatxilipurdi hasieratik egon da bertan. Aste bukaeretan zabaltzen den zerbitzua da, ostiraletik igandera. Gazteak historikoki elkartu izan diren lekuan dago kokaturik, herriko pilotalekuan. Urtetik urtera, Eskoriatzako herriari egokitutako proiektua garatzen joan gara...

Irakurri gehiago

Aretxabaletako udal Gazte-lekua

Aretxabaletako Udalak nerabeentzako zerbitzu baten beharra antzeman zuen eta 2005. urtean zabaldu zen lehenengoz Gazte-lekua. 2006. urtetik gabiltza Txatxilipurdikook bertan lanean eta beste herrietan bezala, herriari egokitutako proiektua borobiltzen joan gara. Gazte-lekua herriko kultur etxea dagoen eraikin berdinean dago...

Irakurri gehiago

Zaldibarko Udal gazte lekua

2006 an hasi zen Txatxilipurdi Elkartea Zaldibarko Gazte-lekuan lanean. Bertan, 12-16 urte bitarteko herriko gazteen beharrak asetzen dituzte hauen ametsak entzun eta aurrera eramaten saiatzen. Ekintza ezberdinak eramaten dituzte aurrera: sukaldaritza, zinea, tailer desberdinak, irteerak…

Irakurri gehiago