Arrasateko San Andres auzoko Gaztetxokoa izan zen Arrasateko udalak ireki zuen lehena. Txatxilipurdi Elkartea izan da 1994. urtetik zerbitzu hau kudeatu duena. Auzo bizitzan eta auzoko hizkuntz erabileran eragitea ere izan ditu helburu Gaztetxoko honek. Nerabeentzako gune eroso eta etxekoa izan da azken urteetan. Gorabehera, tertulia, ekintza, gatazka, besarkada asko ikusi izan dituzte bertako paretek. Gaur egun Etor eta Leire dira bertako hezitzaileak.