Aretxabaletako Udalak nerabeentzako zerbitzu baten beharra antzeman zuen eta 2005. urtean zabaldu zen lehenengoz Gazte-lekua. 2006. urtetik gabiltza Txatxilipurdikook bertan lanean eta beste herrietan bezala, herriari egokitutako proiektua borobiltzen joan gara. Gazte-lekua herriko kultur etxea dagoen eraikin berdinean dago eta ekintza ezberdinak egiteko aukera ematen du, sukaldaritza, zinea, musika taldeentzako entsaialeku… Sortzaile, aktibo eta herrigintzako parte izango diren gazteen leku da Gazte-lekua.