2011. urtean Arrasateko udalak herrian antzemandako behar bati erantzuna eman nahi izan zion. Aste bukaeretan eta erdigunean nerabeentzako eskaintza gabezia bat zegoen. Gazte-guneak bete betean erantzun zion behar honi eta Udalak egindako apustuari Txatxilipurdik erantzun zion. Gazte-gunea auzoetako Gaztetxokoak bezala gure proiektu moduan sentitzen dugu. Udalarekin elkarlanean, kudeatzaile baino gehiago sentitzen gara. Herri eragile ere bagara eta zerbitzu hauek elkarteko helburuak lantzeko tresna ezinbestekoa bilakatu dira.