Lo egiteko auzo bat bilakatzen hasi ote da Erguin-Uribarri? Gaztetxokoak honi aurre egin nahi dio. Auzo bizitzan eragin, antolatu eta gazteentzako eta gazteekin aukerak sortu. Urteetako ibilbide gorabeheratsua eta gero Erguin-Uribarriko Gaztetxokoan mila aukera eskaintzen dira, boulderra, sukaldea,… Jon eta Itziar dira bertako hezitzaileak.