Arrasateko beste auzo esanguratsu batean ere ireki zen gaztetxokoa 1994. urtean. Musakolako Gaztetxokoak beti izan du izaera berezia. Auzo Makarra, musika zalea, izaera berezia duena… Gaztetxokoa ere ezaugarri hauetara moldatu da. Urtero bertako gazteen ezaugarrietara moldatuz eta beraien ametsetatik egunerokotasuna sortzen saiatuz. Itsaso eta Andoni dira bertako hezitzaileak.