2006. urtean zabaldu zuen Eskoriatzako Udalak Gazte-lekua. Txatxilipurdi hasieratik egon da bertan. Aste bukaeretan zabaltzen den zerbitzua da, ostiraletik igandera. Gazteak historikoki elkartu izan diren lekuan dago kokaturik, herriko pilotalekuan. Urtetik urtera, Eskoriatzako herriari egokitutako proiektua garatzen joan gara Txatxilipurditik eta bertatik, herrigintzako etorkizuneko gazte sortzaileak sortzea da gure nahia.