2022eko uda heltzear dago eta Arrasateko Udaleku irekiak antolatzen hasiak gara. Hauek, 2 eta 12 urte bitartekoentzat zuzendutakoak izaten dira. Lagunartean euskaraz jolastu, burutuko diren ekintza nahiz jolasetako planteamendutan parte hartu eta ondo pasatzeko egitasmoa da, haurrek beren nahi eta beharrak asetzen dituztelarik.
Uztaileko hiru astetan zehar izaten dira, haurrek irteera eta ekintza ezberdinez gozatzen dutelarik euskara eta euskal kulturan murgilduz.