Arrasateko erdigunean dago eta bertan 4 ludotekari egoten dira. Ordutegia Arrasateko ludoteka guztietan bezala, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara da. Adin tartea berriz, 3-12 urte bitartekoa da hiru ludoteketan. Bertan haurrak nahi duten txoko edo gela aukeratzen dute jolasteko eta hauen parte hartzea sustatuz, adostutako ekintza bateratuak aurrera eramaten dira. Kanpo espazioak ere gero eta gehiago erabiltzen ditugu eta herriko hainbat txoko desberdinetan jolasteko aukerak ikusiz gero, hauek ere probatu egiten ditugu.