Otxandioko ludoteka Andresa Landa eraikinean kokatuta dago. Bertan, 3-12 urte bitarteko haurrak ondo pasatzeko eta elkarrekin balore desberdinak lantzeko aukera dute; parte hartzea, harremanak, hezkidetza, kulturartekotasuna, etab. Ordutegia astelehenetik ostegunera arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara da. Gainera, Otxandioko txoko eta gune desberdinetan kanpo espazioaren erabilera sustatzen dugu, beti ere, haurren nahiak eta beharrak asez. Horretarako, ekintza denak asanbladetan adosten ditugu. Azkenik, familien parte hartzea ludotekan ezinbestekoa denez, ludotekako ekintzetan zein antolaketan eragiteko aukera daukate.