Oñatiko Txaloka Udal ludoteka Lizaur kalean dago kokatua. Bertan, 4-9 urte bitarteko haurrek jolasteko aukera izango dute astelehenetik ostiralera, 16.45 eta 19.45ak bitartean, sartu irtenak libreak izanik. Ludotekako helburua, Oñatiko haurren nahi eta beharrak asetzea da, hauen parte hartzea sustatuz; eta horretarako bi hezitzaileen izango dute bidelagun.  Ludotekako oinarri garrantzitsuenak: harremanak, euskara eta espazioa ezberdinen erabilera, eta haurren parte hartzea eta autonomia dira, horrela Oñatiko haurrak parte aktibo bihurtuz.