Gure zerbitzua hobetzeko erabiltzen ditugu cookie-ak. Ados Gehiago ikusi

Txatxilipurdi elkarteak urteak daramatza haurrekin lan egiten. Gaur egun, egitasmo desberdinak ditugu haurren nahiak asetzeko asmoarekin. Gure helburu nagusia, jolasa bitartekari izanik, euskara erabiliz haurrak heztea da. Hau haurrengan pentsatuz egiten dugu, hauen parte hartzea, autonomia eta harremanak sustatuz.
Horregatik, zenbait herritan egitasmo ezberdinak eramaten ditugu aurrera: udal ludoteken kudeaketa, Ludoteka ibiltaria eta Zapatublai.

Category Archives: Haurrak

Oñatiko txaloka ludoteka

Oñatiko Txaloka Udal ludoteka Lizaur kalean dago kokatua. Bertan, 4-9 urte bitarteko haurrek jolasteko aukera izango dute astelehenetik ostiralera, 16.45 eta 19.45ak bitartean, sartu irtenak libreak izanik. Ludotekako helburua, Oñatiko haurren nahi eta beharrak asetzea da, hauen parte hartzea...

Irakurri gehiago

Arrasateko Usaetxe udal ludoteka

Arrasateko ludotekarik berriena da eta Uribarri-Erguin auzoan dago. 2007.urtean zabaldu zen eta urtetik urtera bazkide kopurua gehituz doa. 2 hezitzaile daude bertan eta kanpo espazioa oso egokia du plaza handi batekin bertan ekintzak aurrera eramateko.Guraso eta auzokoen lankidetza eta...

Irakurri gehiago

Otxandioko ludoteka

Otxandioko ludoteka Andresa Landa eraikinean kokatuta dago. Bertan, 3-12 urte bitarteko haurrak ondo pasatzeko eta elkarrekin balore desberdinak lantzeko aukera dute; parte hartzea, harremanak, hezkidetza, kulturartekotasuna, etab. Ordutegia astelehenetik ostegunera arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara da. Gainera, Otxandioko txoko eta gune...

Irakurri gehiago

Arrasateko Santamaina udal ludoteka

Santamarinako ludotekan ere bazkide kopurua oso altua da. 2 gela daude bertan eta 4 hezitzaile. Beste ludoteketan bezala haurrak nahi dutenean sartu eta irteteko aukera dute. Haurren parte hartzea sustatuz, hauen ideiak eta asmoak aurrera eramateko laguntasuna eskaintzen die...

Irakurri gehiago

Arrasateko Okendo udal ludoteka

Arrasateko erdigunean dago eta bertan 4 ludotekari egoten dira. Ordutegia Arrasateko ludoteka guztietan bezala, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara da. Adin tartea berriz, 3-12 urte bitartekoa da hiru ludoteketan. Bertan haurrak nahi duten txoko edo gela aukeratzen dute jolasteko...

Irakurri gehiago

Zapatublai

Zapatublai Zaldibarko egitasmoa da. Bertan, 3-12 urte bitarteko haurrak giro euskaldun batean ondo pasatzeko aukera dute balore desberdinak ere lantzen dituztelarik: errespetua, elkarbizitza, hezkidetza, lankidetza… Egitasmo hau, hilean bi larunbatetan izaten da 16:00 – 19:00ak bitartean.

Irakurri gehiago

Ludoteka ibiltaria

Ludotekarik ez dagoen auzoetan ludotekaz gozatzeko gunea. Elkargunea jarriaz, aisialdian euskaraz lagunak eginez jolastu, gozatu, parte hartu eta goiz atsegina pasatzeko parada. Musakola eta San Andres auzoetan egoten da gaur egun Otsaila eta Martxoko larunbat goizetan. Hilabete bakoitzean gune...

Irakurri gehiago