Santamarinako ludotekan ere bazkide kopurua oso altua da. 2 gela daude bertan eta 4 hezitzaile. Beste ludoteketan bezala haurrak nahi dutenean sartu eta irteteko aukera dute. Haurren parte hartzea sustatuz, hauen ideiak eta asmoak aurrera eramateko laguntasuna eskaintzen die hezitzaileek. Auzora zabalduz, auzokoak eta bertara gerturatzen diren guraso, arduradun eta aitona-amonak ere, ludotekako partaide eta haurren bidelagun izatera gonbidatzen ditugu, beti ere euskaraz jolastu nahi dugula azpimarratuz.