Urte berriarekin batera badatoz TXIKILANDIA  eta GAZTEEKIN 2022.

Aurten ere, haur, nerabe eta familiekin batera urtarrilaren 2, 3 zein 4an jolasa eta euskara ardatz harturik, opor giroan aisialdi hezitzaile eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izango dugu.

Edizio honetako berritasun nabarmenena Uarkapeko kirol gunea eta Gaztetxea berriz ere hartuko ditugula da.

Hiru egun hauek bizigarriak eta gozagarriak izan daitezen, indarrean dauden osasun neurriak aplikatuko dira. Neurri horiek baina, izaera inklusiboa izango dute. Horretarako, kanpo espazioa, ekipamendu ezberdinak eta ekintza bakoitzaren ezaugarrien araberako edukiera mugak jarriko dira.

Aurtengo Txikilandia gabon partea Uarkapen antolatuko dugu eta bertan gehienez 100 pertsona egon ahalko dira momentu berdinean. Hortaz, egun bakoitzean 2 orduko txandak antolatu ditugu. Honek parte hartzaile ororen ongizatea bermatu eta eskaintza inklusiboago bat ahalbidetuko du. Ikuskizunean ere txanda bi burutuko dira.

Espazio itxiez aparte, Arrasateko Monterron parkeak eskaintzen digun naturgunea aprobetxatuz eta neguan ere kanpo espazioa erabiltzearen garrantzia azpimarratuz, naturan jolasean egitasmoa burutuko dugu urtarrilaren 2an, goizez.

GazteEkin egitasmoa Gaztetxean gauzatuko da, bertan 9 urtetik gorako haur-gaztetxoek parte hartzeko aukera izango dutelarik. Iaz, adin tarte honetako haur-gaztetxoei eskainitako arreta eta eskaintzaren balorazioa kontuan izanda, aurten ere  Txikilandia egitasmoan parte hartzeko aukeraz gain,  egun bakoitzean GazteEkin egitasmoan bi tailer izango dituzte aukeran.

Egitasmo honetan antolatuko diren ekintzek ere edukiera mugatua izango dute. Edukiera muga ekintza bakoitzaren ezaugarrien araberakoa izango da.

Uarkapeko instalazioan ibili nahi duenarentzat, sarreren prezioa 2 €koa izango da pertsona zein txanda bakoitzeko eta eguneko txanda bakarra hartu ahal izango da. Gaztetxean gauzatuko den GazteEkin egitasmoan aldiz, ekintza bakoitzaren prezioa 1€ koa izango da eta parte hartzaile bakoitzak gehienez 3 ekintza aukeratu ahal izango ditu.

Edozein zalantza argitzeko, abenduaren 29  (18:00-20:00) eta 30ean (11:00-13:00), info gunea jarriko dugu Biterin herritarren eskura eta bertan TXIKILANDIA eta GAZTEEKIN 2022rako sarrerak eskuratzeko aukera ere izango da.

Ez dugu aipatu gabe utzi nahi,  bereziki haurrei eta nerabeei begirako espazioak direla Txikilandia zein GazteEkin. Egun horietan haur eta nerabeak protagonista izatea gustatuko litzaiguke. Beraz, beraiekin etorri ahal diren bidelagun heldu kopurua zaintzea eskatzen dugu edukierak mugatuak izango batira.

WEB GUNE

WEB GUNE 2

EGITARAUA – TXIKILANDIA

URTARRILAK 2

11:30-13:30  Naturan jolasean (Monterronen)

16:00-18:00 // 18:00-20:00  Jolas parkea (Uarkapen)

URTARRILAK 3

11:30-13:30 // 16:00-18:00 // 18:00-20:00  Jolas parkea (Uarkapen)

URTARRILAK 4

11:30-13:30 // 16:00-18:00  Jolas parkea (Uarkapen)

18:15-19:00 // 19:15-20:00  Ikuskizuna (Uarkapen)

 

EGITARAUA – GAZTEEKIN

URTARRILAK 2

10:30-13:30  Sormen gunea (Gaztegunean)

17:00-20:00  Parkour gunea (Gaztetxean)

17:00-20:00  Ihes bidea (Gaztetxean)

URTARRILAK 3

10:30-13:30  Parkour gunea (Gaztetxean)

10:30-13:30  Ihes bidea (Gaztegunean)

17:00-20:00  PJolas gunea (Gaztetxean)

URTARRILAK 4

10:00-14:00  Sexualitate tailerra (Gaztetxean)

16:00-20:00  Bideogintza (Gaztetxean)