Txatxilipurdiko udalekuak antolatzen hasiak gara jada eta hezitzaile zein praktikagileen zerrenda osatu nahiko genuke. Haur eta nerabeekin lan egiteko gogoa baduzu, animatu eta bidali zure curriculuma.

Izena emateko azken eguna: apirilaren 19a.

Jakin beharreko informazioa:

Udalekuetan hezitzaile gisa aritu ahal izateko zein praktikak burutu ahal izateko, hezitzaileen formaziorako saio berezi bat antolatuko dugu eta bertan parte hartzea derrigorra izango da.

Formazio saioa: maiatzaren 18an (egun osoz).

Izena emateko bete beharreko baldintzak:

  • 18 urte edo gehiago izatea
  • Euskara jakitea
  • Txatxilipurdik antolatzen duen formazio saiora etortzea
  • Arrasatekoa edo bailarakoa izatea.

Aukeraketarako kontuan hartuko diren irizpideak:

  • Begirale titulua izatea ( Praktikagileen kasuan, praktikak egitea litzateke)
  • Ikasketak
  • Esperientzia
  • Lanerako prestutasuna

Aurkeztu beharrekoak:

  • Curriculum-a
  • Begirale edo zuzendari tituluen kopiak
  • Jarraian dagoen izen emate orria beteta

Interesatuak bidali datuak a.osoro@txatxilipurdi.eus helbidera

Zalantzarik izanez gero, deitu Txatxilipurdira: 943795446