Txatxilipurdi elkartean, aisialdi hezitzaile euskalduna lantzen dugu eta bizitzarako behar ditugun balore eta gaitasunak garatzen laguntzen dugu, hala nola, euskaltzaletasuna, parte hartzea, autonomia, naturarekin harremana, aniztasuna eta feminismoa.

Gure udaleku irekiek ere balore hauetatik edaten dute, egunerokotasunetik irtenda, uda garaian esperientzia berriak bizitzeko eta harreman berriak sortzeko aukera eskainiz.

Aurten ere, azken 36 urtetan zehar antolatu izan ditugun bezala, Arrasateko haur eta aurre-nerabeei udaldi magiko eta ahaztezin bat eskaini nahi diegu.

Euskaraz, naturaz, sormenaz, bizikidetzaz,  elkartasunaz eta talde lanaz… bustitako oporraldi paregabeak sortuko ditugu!

2 eta 12 urte bitarteko haur eta aurre-nerabeentzako hiru asteko eskaintza da. Lagun berriak ezagutuz, oporraldiari hasiera bikaina emango diogu.

Arrasateko kale eta naturguneetan barrena, egun pasak, mendi bueltak eta ur jolasak, besteak beste, izango dituen eskaintza dibertigarri eta dinamikoa sortuko dugu.

Haurra izango da udalekutako erdigune eta beraiekin eta beraientzat egingo dugu lan.

Uztailaren 1etik 19ra bitarte gauzatuko dira.

Arrasateko hiru gunetan izena emateko aukera egongo da urtero bezala: Musakolan, erdigunean eta San Andresen.

Azken urteetan egin izan dugun bezala, ekintza ezberdinetan taldeak nahasten saiatuko gara adinartekotasunak eskaintzen duen aberastasuna balioan jartzeko asmoz, baita harreman berriak sortzeko ere.

UDALEKUEN DESKRIBAPENA

PREZIO GUZTIETAN APLIKAGARRIA:

  • AED-ko bazkide izateagatik %5 deskontua.
  • Familia ugaria %5 deskontua
  • Biak izanez gero %10 deskontua

Beraz, diru sarrera egitean, deskontuak kontuan izanik egin beharko da (ordainketa haurraren izenean egin beharko da). Kasu hauetan agiriak aurkeztu beharko dira.

 Zaintza nahi izanez gero, 60€ko gehigarria ( hemen ez dago deskonturik).

IZEN EMATEA

Txatxilipurdiko udalekuetan izena emateko epea martxoaren 5ean irekiko da eta  apirilaren 26an bukatuko da. Aurrez-aurre zein on-line bidez jasoko dira izen emateak:

  • Txatxilipurdiren webgunean: www.txatxilipurdi.eus “Udalekuen izen ematea” atalean.
  • Kartelen bitartez zabalduko dugun QR kode baten bitartez.
  • Bulegoan: Nafarroa etorbidea 23, 1.solairua. Astelehenetik ostegunera, 9:30-13:30 / 15:00-17:00. Telf. 943 79 54 46

.

ARRASATEKO UDALEKO DIRU LAGUNTZAK

AISIALDI ETA KIROL PROGRAMETAN HAURREN PARTE HARTZEA SUSTATZEKO DIRULAGUNTZAK.

Matrikularen %90eko deskontua, gehienez 200 euro.

Onuradunek ordainduko dute gainontzekoa.

Baldintzak:

  • Arrasaten erroldatuta egotea.
  • Gehieneko dirusarrera gordinak urteko:
    • 20.000 € / 2 laguneko familien kasuan
    • 26.000 € / 3 laguneko familien kasuan
    • 30.000 € / 4 lagun edo gehiagoko familiak

Dokumentazioa:

  • Kide guztien NAN, AIZ edo pasaportearen kopia.
  • Diru-sarreren agiriak:
    • Azken errenta aitorpena.
    • Sarrera gordin guztien dokumentua.

Eskaerak: BAZen edo www.arrasate.eus

Informazio zabalagoa:

Gazte Bulegoa. Biteri, 3. 20500 Arrasate

Tel: 943252065 / E-posta: gaztebuelgoa@arrasate.eus

BAZ. Arano eta Garcia Maisu Maistrak, 8. 20500 Arrasate

Tel. 943252000 / E-posta: baz@arrasate.eus