Txatxilipurdiko udaleku itxietan tril ingou!

Txatxilipurdi elkartean, aisialdi hezitzaile euskalduna lantzen dugu eta bizitzarako behar ditugun balore eta gaitasunak garatzen laguntzen dugu, hala nola, euskaltzaletasuna, parte hartzea, autonomia, naturarekin harremana, aniztasuna eta feminismoa.

Gure udaleku itxiek ere balore hauetatik edaten dute, betiere nerabeak eta gozamena oinarri izanik.

Zaintza erdigunean jarriz, pertsonen ahalduntzean, garapen pertsonalean eta tratu onetan oinarritutako udalekuak antolatzen ditugu, talde harreman zaindu baten bitartez, nahiei eta ametsei ere leku eginez.

Horrez gain, uda garaian aisiaz gozatzeko, egunerokotasunetik irtenda esperientzia berriak bizitzeko eta harreman berriak egiteko bitarteko aproposak dira.

Aurten ere, 30 urteetan zehar egin dugun bezala, Arrasatetik abiatuta, Euskal Herriko aurre-nerabe eta nerabeei udaldi magiko eta ahaztezin bat eskaini nahi diegu.

Euskaraz, naturaz, sormenaz, bizikidetzaz, elkartasunaz eta talde lanaz bustitako oporraldi paregabeak merezi dituztelako.

Zarena zarela, gozamena oinarri, nahiei eta ametsei elkarrekin leku egingo diegu!

Ingou tril Txatxilipurdiko udalekuetan?

_______________________

UDALEKU ITXIEN DESKRIBAPENA

2024ko udaleku itxiak 9 eta 18 urte bitarteko nerabeei daude zuzenduta eta lau eskaintza antolatu ditugu.

Alde batetik, ekainaren 29tik uztailaren 6ra bitarte, GaraiOn-en (Ozaeta, Araba) izango gara. Zortzi eguneko kanpaldia antolatu dugu.

Hiru adin tarte ezberdinek osatuko dute udaleku itxi hau eta adin tarte bakoitzak bere herrixka propioa izango du GaraiOn-en (lo leku, elkargune eta jolas eremu propioaz osatua). Udalekuak abenturaz beteta eta giro goxoan pasatzea nahi dugu. Elkar zaintza izango da ardatz garrantzitsuetako bat eta udalekuetan parte hartuko dugun kideon hitza kontuan izanik adostuko dira ekintzak.  

Adinaren arabera izendatuko ditugun taldeak hauek dira:

Bestetik, Kosta ala Kosta udaleku ibiltaria izango dugu, uztailaren 7tik 14ra. Abentura hau Arrasaten hasi eta Gipuzkoako mendiez disfrutatuz, Mutrikuko kostara iritsiko gara. Hemen ere zaintza izango da ardatz nagusia eta baita naturaz gozatzeko aukera aparta ere.

Adin honetako taldea honakoa da:

_______________________

PREZIO GUZTIETAN APLIKAGARRIA:

AED-ko bazkide izateagatik %5 deskontua.

Familia ugaria %5 deskontua

Biak izanez gero %10 deskontua

Beraz, diru sarrera egitean, deskontuak kontuan izanik egin beharko da (ordainketa gaztearen izenean egin beharko da). Kasu hauetan agiriak aurkeztu beharko dira.

_______________________

IZEN EMATEA:

Txatxilipurdiko udalekuetan izena emateko epea otsailaren 27an irekiko da eta  apirilaren 26an bukatuko da. Aurrez-aurre zein on-line bidez jasoko dira izen emateak:

Txatxilipurdiren webgunean: www.txatxilipurdi.eus “Udalekuen izen ematea” atalean.

Otsailaren 27an zabalduko den QR kode baten bitartez.

Arrasatearrek lehentasuna izango dute martxoaren 5era arte.

Bulegoan: Nafarroa etorbidea 23, 1.solairua. Astelehenetik ostegunera, 9:30-13:30 / 15:00-17:00  Telf. 943795446

Informazio puntuak egongo dira, edozein zalantza argitzeko asmoz: 17:00-19:00

Martxoak 7, Biterin.

Martxoak 14, Musakolako kiroldegi kanpoan.

Martxoak 15, Arimazubi plazan.

Apirilak 11, Biterin.