Udako abenturak

Bailarako euskara elkarteok urteak daramatzagu aisialdia lantzen. Haur eta gazteei kalitatezko aisialdi hezitzailea eskaintzea da gure nahia, iparra euskararen erabilera izanik.Hizkuntza oinarri izanda, Udalekuetako egun magikoak bestelako baloreak lantzeko aukera gisa ere ulertzen ditugu.Hezkidetza, aisialdi ez kontsumista, gazteen autonomia eta naturarekin harremana izatea izango dira aurtengo honetan ere landuko diren baloreetako batzuk. Aurten ere hiru udaleku ezberdin antolatu ditugu elkarlanean adin tarte ezberdinei egokituak. Zerain, Garain, eta kosta ala Kosta

Izena emateko azalpenak
    • Udalekuak gauzatu ahal izateko izen emate minimo bat egon beharko da.
    • Udalekuetako prezioa 275 eurokoa da. Deskontuak: Familia ugariko kide bazara edo euskara elkarteren bateko bazkide bazara %5eko deskontua izango duzu (261,50 euro). Bi baldintzak betez gero %10eko deskontua izango duzu (247,50 euro).
    • Diru sarrera gaztearen izenean , Kutxabank 2095 5055 511061730429 kontuan egin beharko da.
    • Izen ematea web bitartez eginez gero, datu guztiak eta ordainagiria txertatuta jasotzean gauzatuko da.
    • Bulegoko ordutegia: 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Arrasaten: Nafarroa Etorbidea 23 ( Txatxilipurdi). Informazio gehiagorako gazteak@txatxilipurdi.com edo 943795446 telefonoan.
    • Gogoratu izen emate epea MARTXOAREN 24an hasi eta MAIATZAREN 9an bukatzen dela. Plaza mugatuak dira.
    • Behin plaza kopurua beteta, itxaron zerrenda sortuko da eta hurrenkera eguna eta orduaren arabera izango da.
    • Izen emate epea igarota, kale eginez gero, matrikularen %80a bueltatuko da, ekainaren 3a arte. Data horretatik aurrera, ez da dirurik itzuliko.
    • Izena emanda, komenigarria da aurtengo udalekuei buruzko xehetasunak argituko ditugun guraso bilerara etortzea.Ekainaren 17an (asteartea) Bergarako kultur etxean arratsaldeko 18:00etan egingo da.

*Udako abenturetan izena emateko lehentasuna izango dute antolatzaileak diren herrietako gazteek apirilak 28 arte. Egun honetatik aurrera izen emateaguztiontzako zabalduko da.

Izen-emate orria






    Izen abizenak:

    Jaiotze data (uuuu-hh-ee):

    Helbidea:

    Herria:

    Telefonoa:

    E-maila:

    Ikastetxea:

    Maila:

    Osasun oharrak:

    Familia ugarikoa naiz:

    ezbai

    AEDko bazkide:

    ezbai

    Ordainagiria atxiki:

    Zure seme-alabari udalekuetan ateratako argazkiak promozio eta publizitaterako EZ ERABILTZEA nahi izanez gero aukeratu laukitxoaEZ