Lege ohar honek www.txatxilipurdi.eus webgunearen lege erabilera arautzen du. Webgunearen jabea honako hau da: TXATXILIPURDI ELKARTEA, IFK G20492138, Nafarroa etorbidea, 23, 20500, Arrasate.

Legeria:

Oro har, TXATXILIPURDI ELKARTEAK eta webgune honetan dauden zerbitzu telematikoak erabiltzen dituztenen arteko harremanak, Espainiako legeri eta eskumenpean daude. Alderdiak berariaz Espainiako Epaitegi eta Auzitegien eskumenaren menpe daude honako kontratu baldintzen interpretazioan edo gauzatzean sor daiteken edozein gorabehera konpontzeko.

Edukia eta erabilera:

Erabiltzaileak badaki, eta onartzen du, webgune honetan sartzeak ez dakarrela, inola ere, TXATXILIPURDI ELKARTEAREKIN merkatal harreman bat hastea. Erakundeak bere du eskubidea aurretiazko oharrik gabe bere webgunean egoki irizten dizkion aldaketak egiteko, eta beraz, webgunearen bitartez ematen diren eduki nahiz zerbitzuak, edo hauek zerbitzarietan aurkeztuta edo ostatatuta dauden moduak ezabatzeko edo eransteko.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgunearen edukiaren, diseinu grafikoaren eta kodearen egile eskubideak TXATXILIPURDI ELKARTEARENAK dira, eta beraz, debekatuta dago berauek erreproduzitzea, banatzea eta jendaurrean komunikatzea, eraldatzea edo webguneko edukiarekin egin daiteken beste edozein jarduera egitea, nahiz eta iturria aipatu, TXATXILIPURDI ELKARTEAREN baimenik gabe. Webgunean agertzen den edozein edukiren izen komertzialak, markak eta zeinu bereizgarriak beraien jabeenak dira, eta legez babestuta daude.

Loturak (linkak)

Webgune honetan agertzen diren loturak (linkak) soilik informazio xedetarako eskaintzen dira, eta ez dira ez iradokizunak, ez gonbidapenak, ez gomendioak beraietara joateko.

Datuen konfidentzialtasuna eta babesa

Abenduaren 5eko 3/2018ko Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoarekin bat, TXATXILIPURDI ELKARTEAK ohartematen dio erabiltzaileari datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat dagoela TXATXILIPURDI ELKARTEAK sortua eta berak erabiltzeko, bere ardurapekoa, xede dituena erabiltzailearekin harremana mantentzea eta kudeatzea eta informazio egitekoak. Baldintza orokor hauek onartzerakoan TXATXILIPURDI ELKARTEAK erabiltzailearen datu batzuk bildu behar ditu zerbitzua emateko ezinbestekoak direnak.

Fitxategien erregistroa eta formularioak

Erregistratzeko formularioa betetzea ezinbestekoa da webgune honek ematen dituen zenbait zerbitzutara sarbidea izateko. Eskatzen diren datu pertsonalak ez badira ematen edo datuak babesteko politika hau ez bada onartzen, ezin da harpidetu, erregistratu edo datu pertsonalak eskatzen diren sustapenetan parte hartu. Abenduaren 5eko 3/2018ko Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, adierazten dizugu erabiltzaile moduan erregistratzetik jasotako datu pertsonalak TXATXILIPURDI ELKARTEAK, IFK g20492138, Nafarroa etorbidea, 23, 20500 Arrasate jabe duen fitxategi batean biltegiratuko direla, legez eskatzen diren segurtasun neurriak aplikatuta.

Datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna

Erabiltzailea da ematen dituen datuen zehaztasunen eta egiazkotasunaren arduradun bakarra, TXATXILIPURDI ELKARTEA horretatik etor daiteken edozein erantzukizunetatik libre dago. Erabiltzaileek emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta egiazkotasunak bermatzen dituzte eta eurengandiko erantzukizuna hartzen dute, kasu guztietan, eta behar bezala gaurkotuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak onartu egiten du erregistro edo harpidetza formularioan informazio osoa eta zuzena ematea. TXATXILIPURDI ELKARTEAK ez du bere gain hartzen berak egin ez dituen informazioen edo beste iturri bat jatorri duten egiazkotasunaz, beraz ez du ardurarik hartzen informazio horren erabileratik etor daitekeen edozein kalteen gainean. TXATXILIPURDI ELKARTEAK beretzat gordetzen du bere webguneetan jasota dagoen informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, eta ahal du informaziorako sarbidea mugatu edo eragotzi. TXATXILIPURDI ELKARTEAK ez du erantzukizunik TXATXILIPURDI ELKARTETIK kanpoko iturriek emandako informazioaren ondorioz erator daitezken oker, akats edo ez egitetatik eragin daitezken kalte edo galerengatik.

Cookiak

Webgune honek ez du cookirik erabiltzen, cookitzat hartuta erabiltzailearen terminalean bertan ostatatuko informazioko fitxategi fisikoak erabiltzaileak webgunean nabigatzeko erabiltzen direnak. Edonola ere, erabiltzailearen esku dago nabigatzailea konfiguratzea artxibo hauen instalazioa eragozteko moduan.

Xedeak

TXATXILIPURDI ELKARTEAREN xedea da erabiltzailearekin harremana mantentzea eta kudeatzea eta informazio lanak egitea.

Adingabeak

Gure zerbitzuetako batzuk berariaz adingabeei zuzendutakoak direnez, TXATXILIPURDI ELKARTEAK guraso edo tutoreen baimena eskatuko du datu pertsonalak jasotzeko edo datuen tratamendu automatizatua egiteko. Adingabea 14 urtetik gorakoa balitz, adingabearen eta guraso edo tutoreen baimena behar izango da..

Hirugarrenei datuak ematea

TXATXILIPURDI ELKARTEAK ez dizkio datuak hirugarren bati utziko. Datuak uztea beharrezkoa balitz, TXATXILIPURDI ELKARTEAK interesatuari bere datuak uzteko berariazko baimena eskatuko lioke.

Datuak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea gauzatu ahal izateko, eskaerak bidali ahal dituzue TXATXILIPURDI ELKARTEAREN helbide elektroniko honetara txatxilipurdi @txatxilipurdi.eus edo posta arruntez Nafarroa etorbidea, 23, 20500 Arrasate, erreferentzia moduan LOPDGDD jarriz. Eskubide horiek gauzatu ahal izateko, beharrezkoa da zuk zure nortasuna egiaztatzea zure NANren edo Zuzenbidean onartua den beste agiri baten kopia bidal diezaiozula TXATXILIPURDI ELKARTEARI. Edonola ere, zure erregistroko datuen aldaketa edo zuzenketa sitean bertan egin ahal izango da, aurrez erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatuz.

Halaber, adierazten zaizu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 71, 3. Solairua. 01008 Vitoria-Gasteiz. Tel.:945 016 230 e-maila: avpd@avpd.eus) edo Datuen Babeserako Espainiako Agentzian (AEPD Jorge Juan kalea 6, 28001 Madrid) erreklamazioa jar dezakezula TXATXILIPURDI ELKARTEAK zuk eskaera egin eta hilabeteko epean erantzunik eman ez badizu. Kasu horretan zure erreklamazioa Datuen Babeserako Espainiako Agentziari bidali ahal diozu, Jorge Juan kalea 6, 28001 Madrid.

Segurtasun neurriak

TXATXILIPURDI ELKARTEAK legez eskatzen diren datu pertsonalen babeserako segurtasun mailak hartu ditu, eta ahaleginak egiten ditu bere esku dauden gainerako neurri eta baliabide teknikoak jartzeko, ez dadin gertatu emandako datu pertsonalak galdu daitezela, oker erabili daitezela, alda daitezela, baimenik gabe erabil daitezela edo lapurtu daitezela. TXATXILIPURDI ELKARTEAK ez du erantzukizunik: sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan gerta litezken interferentzietatik, ez egiteetatik, etetetatik, birus informatikoetatik, telefono matxuretatik edo deskonexioetatik sor daitezken kalte eta galerena; telefono lineetako akatsek edo gainkargek edo Datuak Prozesatzeko Zentruetako gainkargek sistema elektroniko honetan, internet sisteman nahiz bestelako sistema elektronikoetan sortutako atzerapen edo blokeoena; hirugarrenek TXATXILIPURDI ELKARTEAREN kontroletik kanpo sor dezaketen bidegabeko sarrerek sor dezaketen kalteena. Edonola ere  erabiltzailea jabe izan behar da interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.

Onarpena eta baimena

Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen baldintzen gaineko informazioa eman zaiola, eta onarpena eta baimena ematen dituela TXATXILIPURDI ELKARTEAK datu pertsonalen tratamendu automatizatua egin dezan Datu Pertsonalen Babeserako Politika honetan aipatutako xedeetarako. Webgunean eskaintzen diren zerbitzuetako batzuk datu pertsonalen babesean berariazko aurreikuspenak jasota dauzkaten baldintza partikularrak izan ditzakete.