Txatxilipurdiko udaleku hezitzaile eta euskaldunak antolatzen hasiak garenez gero, hezitzaile zein praktikagileen zerrenda bat osatu nahiko genuke. Beraz, urtero egin izan dugun bezala aurten ere, haur eta gaztetxoekin lan egiteko gogoa izanez gero, curriculuma bidali beharko da apirilaren 25etik maiatzaren 6ra bitarte.

Udalekuetan hezitzaile gisa aritu ahal izateko eta praktikak burutu ahal izateko, hezitzaileen formaziorako saio berezi bat antolatuko dugu eta derrigorrezkoa izango da bertara etortzea. Formazio saioa maiatzaren 28an  izango da (egun osoa).

Izena emateko bete beharreko baldintzak:

  • 18 urte edo gehiago izatea
  • Euskara jakitea
  • Txatxilipurdik antolatzen dituen formazio saiora etortzea
  • Arrasatekoa edo bailarakoa izatea.

 

Aukeraketarako kontuan hartuko diren irizpideak:

  • Begirale titulua izatea ( Praktikagileen kasuan, praktikak egitea litzateke)
  • Ikasketak
  • Esperientzia
  • Lanerako prestutasuna

 

Interesa izanez gero, bidali: curriculuma,begirale edo zuzendari tituluen kopiak eta hezitzaileen fitxa beteta (azpian deskargatu dezakezu)  a.osoro@txatxilipurdi.eus edo i.gallastegi@txatxilipurdi.eus helbidera.

Deskargatu hemen hezitzaile fitxa