Txatxilipurdiko udaleku hezitzaile eta euskaldunetan izena emateko epea apirilaren 4an irekiko da eta maiatzaren 13an bukatuko da.

Aurtengoa 28. urtea izango da udalekuak antolatzen dituguna 2 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat, eta eskaintza ezberdinak eta interesgarriak proposatzen dizkiegu.

Udaleku itxiak adin tartearen arabera bereizten ditugu, eta lau udaleku itxi jartzen ditu aukeran Txatxilipurdi Elkarteak.

ASKIZU: LH-4, LH-5 eta LH-6. mailakoentzat, hau da 2006, 2005 eta 2004 urtean jaiotakoentzat.

Uztailaren 10etik 17ra izango da. Natura eta hondartzaz gozatzeko leku aproposa da.

20 plaza egongo dira.

Prezioa: 275 euro

OZAETA-ASKIZU:  DBH1 eta DBH2koentzat, 2003 eta 2002an jaiotakoak parte hartu ahal izango dute. Uztailaren 1etik 10era izango da eta 40 gazteentzat plazak egongo dira. 20 plazako bi txanda paralelo izango dira batzuk Askizun hasiko dira beste batzuk aldiz Ozaetan.

Aterpetxea eta akanpada uztartzen dituen udalekua izango da.

Prezioa: 275 euro

KOSTA ALA KOSTA: Arabako Ozaeta herrian hasi  eta Zarautzeko uretan amaitzen duguna. DBH3 eta DBH4koentzat, 2001 eta 2000an jaiotakoentzat izango da. 30 gaztek parte hartu dezakete eta udaleku ibiltaria izango da.

Uztailaren 1etik 8ra.

Prezioa: 275 euro

GURE KABUZ! UDALEKUA: DBH4 eta batxilergoko gazteentzako udaleku proposamena da. Kontzertuak, kostaldea eta mendia uztartuko duen udaleku ibiltaria. Gateekin batera adostuko dira udalekuko ekintza, ibilbide eta bestelakoak.

Prezioa: 250 euro

DSC_0637