Sexualitatea bizitzeko modua eta identitate sexualaren eraikuntza
modu aske eta anitzean ulertzen dugu: gorputza deskubritzeko,
ezagutzeko eta zaintzeko modu bakar bat baino gehiago dagoelako,
eta baita desirak bizitzeko, sentitzeko, fantasiatzeko… ere.

Txatxilipurdin errealitate hauei buruz libreki hitz egiteko
tarteak sortu eta sentsuzko kritikotasuna sustatu nahi dugu.
Horregatik sortu dugu Mihi-Bero: 12 urtetik gorako pertsonekin
sexualitatearen eta feminismoaren inguruko gai desberdinak
jorratzeko, sakontzeko eta eztabaidatzeko jolasa.