Deskribapena:

Txatxilipurdi Elkarteak argitaratzen duen 2. Liburua da hau. Oraingoan Heike Freireren pedagogoaren “Educar en Verde” liburua da euskarara ekarri duguna. Diego Martiartu Zugastik egin ditu itzultzaile lanak eta Maddi Urizar Altunak ilustratu du azala. Liburua Irrien Lagunak Klubaren laguntzarekin argitaratu dugu.

Naturatik gero eta urrunago bizi garen egunotan naturara hurbiltzeko ginbidapena egin gura dugu liburu honen bidez.

Heike Freirek liburuan honela dio: “Haurrek beharrezkoa dute natura. Berez zaie erakargarria. Naturarekiko kontaktuan, modu osasungarrian garatzen dira arlo guztietan: arlo fisikoan, emozionalean, mentalean, sozialean eta espiritualean. Aire zabalean eta biziarekiko interakzioan egotea (behintzat leku itxietan egoten diren bezain luzaro) haurren oinarrizko eskubidea izan (eta hala erabili) beharko litzateke gure gizarteetan.

Hori lortzeko bidean inplikatzeko prest dauden pertsona, guraso eta hezitzaile guztiei zuzenduta dago liburu hau.”

Berdean hezi eskuratu nahi izanez gero jarri gurekin kontaktuan.