Lan ildo berri bati ekingo diogu Guraso.eus egitasmoan. Jolasak, mahai jolasak eta bestelako baliabideak gomendatuko ditugu Arrasateko Olgeta proiektuarekin elkarlanean.

Hamabost egunean behin jostailu bat aurkeztuko dugu, eta azalpenak emango ditugu; nola jolasten den, zein adinetarako den egokia, zergatik den gomendagarria…

Aurkezpenak bideo formatuan izango dira, guztiak Olgetan grabatuak eta gutxi gorabehera bost minutuko iraupenekoak. Olgetako arduradun eta Guraso.eus-eko kolaboratzaile Itsaso Pagoaga izango da jostailuak aukeratu eta aurkeztuko dizkiguna. Bideoen ekoizpena Goienak egingo du.

Oraingoz bi bideo  aurkeztu ditugu  ea zer iruditzen zaizuen.
RUSH HOUR

Jolas Gomendioak _(rush hour) from guraso.eus on Vimeo.

FRUTALITO

Jolas Gomendioak _(frutalito) from guraso.eus on Vimeo.