Txipistin, Oñatira etorri berri diren haur (5-11 urte) eta gazteentzako (12-17 urte) zerbitzua da. Zerbitzua astelehenetik ostiralera ematen da. San Juan kalen aurkitzen da haurren zerbitzua eta Gaztelekuan gazteena. Programak 3 helburu nagusi ditu: euskara ikasten laguntzeko baliabideak eskaintzea, ikasketen eboluzio egokia emateko laguntza akademikoa eskaintzea eta azkenik haur eta gazteen inklusioa bermatzea.

Helburu hauek lortzeko hiru ildoz osatutako metodologia erabiltzen dugu. Alde batetik hauen parte hartzea sustatzen dugu, asanbladez baliatuz. Bestalde ludikotasuna bilatzen dugu uneoro euskararekiko motibazioa bermatzeko. Eta azkenik euskara 4 paretetara mugatu ez dadin Oñatiko txoko ezberdinak erabiltzen ditugu.