Nor garen

2012an, haurren hezkuntza eta aisia beste modu batean egin zitezkeela amesten genuen sei eragile Andoainen (Gipuzkoan) elkartzen hasi ginen. Teoria eta praktika uztartuz, herrigintzatik, benetako parte-hartzea bultzatuz eta balio hezitzaileak hedatzeko helburua hartuta, hainbat urrats egin ditugu. Bide horretan, taldea handitzen eta aberasten joan da, hainbat eremutako eragileak batuz. Eta, orain, honako hauek osatzen dugu talde eragilea:
•             Irrien Lagunak Kluba: Joxemari Agirretxe eta Josi Oiarbide

•             Lizarrako eta Iruñeko udal haur-eskolen taldea: Txusma Azkona eta Alfredo Hoyuelos

•             Hik Hasi pedagogia-ekimena: Joxe Mari Auzmendi

•             Oarsoaldeko Garapen Agentzia: Joxe Luix Agirretxe eta Jaione Urruzola

•             Topagunea: Sonia Perez eta Jasone Mendizabal

•             Sorguneak ikertegia (Huhezi, MU): Lorea Agirre

•             Ikastolen elkarteko aisialdiko taldea: Iraultza Urrutia eta Nagore Amondarain

•             Tabakalera: Ana Rebuelta eta Leire San Martin

•             Amarauna: Eñaut Aiartzaguena eta Irati Seijo

•             Pil-pilean elkartea: Maite Kintanilla

•             Arrasateko Txatxilipurdi euskara eta aisialdiko elkartea:

Eneko Barberena, Amaia Etxabe, Maialen Gorosabel eta Mireia Baz

•             Urtxintxa Bizkaia: Iker Blas

•             Ttakun Kultur Elkartea: Jokin Labaien

 

Zertan oinarritzen gara?

Zazpi kontzeptutan oinarritzen da hemen proposatzen dugun aisia-eredua. Zazpi eremu horiek elkarrekin ezkontzen, garatzen eta aberasten dira, eta, proposamen koherente eta oso bat egin ahal izateko, zazpiek halabeharrez elkarrekin joan behar dutela uste dugu. Eta horrela formulatu ditugu gure lan-eremua eta xedea:

Jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat dituen haurren kultura aitortzea; hori oinarri hartuta, haurrei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena ematea; eurek eraikitako aisia hezitzaile eta euskaldunaren bitartez, aniztasunean berdin eta parekide izanez eta ingurumen naturala eta kulturala zainduz, komunitate-sarea eta auzolana indartzea, eta pertsonen arteko harreman osasuntsu, justu eta asegarriak jostea.

andoain

3 lan lerro bereizten ditugu:

Herri desberdinetako eskaerak

Teoria eta praktika uztartzen dituzten liburuxkak

Herri hezitzailea, eskola herritarra jardunaldiak