Familia ezberdinak ezagutu eta lagun berriak egiteko prest?

Familian euskaraz jolasteko aukera aprobetxatu nahi?

Aisialdirako baliabide berriak ezagutzeko aukera aprobetxatu nahi?

 

Hemen duzue  Domeketan!  3. saioa prest! Apirilaren 24an gauzatuko dugu  Okendoko ludotekan elkartuko gara eta kalera irtengo gara egualdiak laguntzen bagaitu. Arratsaldeko 5etatik 7tara izago da saioa.  Batez ere, 0-8 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat zuzenduta dago egitasmoa.

3. saio honetan, alde batetik, Kalelantoi bildumako jolasak aurkeztuko ditugu, familian jolasteko aproposak izan daitezkeen jolasak aukratuz. Saioa amaitzeko Afrikaren munduak ikuskizuna izango dugu.

Beraz, domeka arratsaldean ez badakizue zer egin hurbildu eta parte hartu, ez zarete damutuko.