Gure zerbitzua hobetzeko erabiltzen ditugu cookie-ak. Ados Gehiago ikusi

Category Archives: Albisteak

15. Podkasta: KEB lan ildoa

Astelehena, 2021, Abendua 6 | Comments Off on 15. Podkasta: KEB lan ildoa

Podkast honetan Txatxilipurdi elkarteko lan ildo bat aurkeztu dugu, Komunikazio EzBortitza. Honetarako Durangoko azokan egingo den liburu aurkezpena erabili dugu aitzakia moduan eta Nerea Mendizabal, gaian aditua eta elkarteko bidelaguna dena elkarrizketatu dugu.

Irakurri gehiago

Txikilandia 2022rako hezitzaile deialdia

Asteartea, 2021, Azaroa 23 | Comments Off on Txikilandia 2022rako hezitzaile deialdia

Aurten ere gainean dugu Txikilandia 2022! Haurren heziketan formatuta bazaude, beraiekin aritzea gustatzen bazaizu edota aisialdi eskaintza euskaldun eta hezitzaile baten parte hartu nahi baduzu, ez galdu aukera!! Urtarrilak 2, 3 eta 4an hezitzaile bezala Txikilandiako Gabon parkean lan...

Irakurri gehiago

14. Podkasta. Nerabeen artean ematen den indarkeria matxistaren aurkako protokoloa

Asteartea, 2021, Azaroa 16 | Comments Off on 14. Podkasta. Nerabeen artean ematen den indarkeria matxistaren aurkako protokoloa

Aretxabaletan eragile ezberdinek elkarlanean nerabeen artean ematen den indarkeria matxistaren aurkako hezkuntza ez formaleko protokoloa sortu dute. Podkast berri honetan, bide honen eraikuntzan protagonista izan diren Egoitz Albeniz Arbiol (Hiruki Larroxako kidea) eta Ainhoa Azarola Oskoz (Txatxilipurdiko langile eta...

Irakurri gehiago

Jostailu truke merkatua

Astelehena, 2021, Azaroa 15 | Comments Off on Jostailu truke merkatua

Gabon garaira gerturatzen  gauden honetan, Txatxilipurdi Elkarteak azken urteotako ohiturari jarraituz, Jostailu Truke Merkatua egitasmoa martxan jarriko du aste honetan. Etxeko jostailuei bigarren aukera bat eman, kontsumoa murriztu eta trukearen balioa sustatzea du helburu egitasmoak. Edonork parte har dezake...

Irakurri gehiago

Haurren aurrean, helduok heldu

Ostirala, 2021, Azaroa 12 | Comments Off on Haurren aurrean, helduok heldu

Euskara haurren ohiko hizkuntza izatea nahi dugu? Helduok badugu zeresana eta zeregina. Geikeko kideak hasiak gara jada, haurren aurrean, helduok heldu ekimena martxan jartzen. Hementxe aurreko astean burutu genituen herri bileren irudiak. Laster berri gehiago…

Irakurri gehiago

AUSORTU Arrasateko gazte sortzailien topaketa

Asteartea, 2021, Azaroa 9 | Comments Off on AUSORTU Arrasateko gazte sortzailien topaketa

Ausortu sormen laborategiak duela hiru urte jarri genituen martxan AED eta Txatxilipurdi elkarteok elkarlanean, herriko gazteei barruan daramaten sortzeko grina lantzeko eta plazaratzeko aukerak eman asmoz. Osasun larrialdiak larrialdi, egitasmoak bide polita egin du urteotan,  gazte mordoxka bat igaro...

Irakurri gehiago

Arimen Biltzarra 2021

Asteartea, 2021, Azaroa 9 | Comments Off on Arimen Biltzarra 2021

Arbasoen argiak ilargipean, gau batez bildu ginen arimak biltzarrean! Hemen, urriaren 29ko Arimen Biltzarrean jasotako irudiekin sortutako bideoa. Arimen Biltzarreko argazkiakikusteko egin klik hemen

Irakurri gehiago

13. Podkasta. Txipistin

Asteartea, 2021, Azaroa 2 | Comments Off on 13. Podkasta. Txipistin

Txipistin, Oñatira etorri berri diren haur (5-11 urte) eta gazteentzako (12-17 urte) zerbitzua da. Zerbitzua astelehenetik ostiralera ematen da. San Juan kalen aurkitzen da haurren zerbitzua eta Gaztelekuan gazteena. Programak 3 helburu nagusi ditu: euskara ikasten laguntzeko baliabideak eskaintzea,...

Irakurri gehiago

12.Podkasta. Kukulaisi elkartea.

Asteazkena, 2021, Urria 27 | Comments Off on 12.Podkasta. Kukulaisi elkartea.

Txatxipodkast berri honetan, Euskaltzaleen topaguneko Jasone Mendizabal eta Txatxilipurdi elkarteko kide den Iñaki Telleria entzungo ditugu. Irailean sortutako Kukulaisi elkartearen bueltan aritu gara hizketan. Zer da, zergatik eta zertarako sortu da Kukulaisi?

Irakurri gehiago

Formazio saioa Intxixu ikastolan

Asteazkena, 2021, Urria 27 | Comments Off on Formazio saioa Intxixu ikastolan

Azaroaren 26an,  Intxixu Ikastolan izen ginen espazioen eraldaketaren inguruko bigarren formazio saioa eskaintzen. Jolasak haurraren garapenean duen eragina ikusirik, egun aurki daitezkeen patioak eraldatzeko urrats eta ahalegin bakoitza ezinbestekoa ikusten dugu.  

Irakurri gehiago