Gure zerbitzua hobetzeko erabiltzen ditugu cookie-ak. Ados Gehiago ikusi

Category Archives: Albisteak

Arimen biltzarra

Ostirala, 2022, Urria 28 | Comments Off on Arimen biltzarra

  Arbasoen argiak ilargi pean, gau batez bilduko dira arimak biltzarrean. Aurtengo Arimen biltzarra ere izugarria izan da!!! Lan eta ilusio handia dago guzti honen atzean eta eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen gaurkoa posible egin duzuen guztioi, baita...

Irakurri gehiago

Formazio saioa Zaldibin

Asteartea, 2022, Urria 25 | Comments Off on Formazio saioa Zaldibin

Joan den astean, elkarteko berramesten sailetik Zaldibin izan ginen bertako udal ordezkari, eskolako irakasle eta gurasoentzako formazio saioa eskaintzen. Bertan, haurtzaroaren kulturaz, haurren parte hartzeaz eta eskolako batzorde mistoen dinamizazioarako tresnez jardun genuen.

Irakurri gehiago

Gaba Baltza´22

Osteguna, 2022, Urria 20 | Comments Off on Gaba Baltza´22

Badator aurten ere Domu Santu egunaren bueltan ospatzen den Arimen Gaua. Ekin Emakumeak, Doke Antzerki taldeak, Ibai Artek, Txatxilipurdi Elkarteak, Arrasateko Udal Ludotekek eta Gaztetxokoek elkarlanean antolatu dugu. Urriko azken astean zehar, herriko haur, nerabe eta familiek elkarrekin gozatzeko...

Irakurri gehiago

[ESKERTZA GUTUNA]

Osteguna, 2022, Urria 20 | Comments Off on [ESKERTZA GUTUNA]

Jarraian, Debagoieneko erreka batzordeak plazaratutako eskertza gutuna. Deba ibaiak Leintz Gatzagan du iturburu baita gure kaleetan ere.Pasa den zapatuan herriz herri eginiko auzolanak taupadak arindu dizkie gure errekei. Debagoieneko batzordetik eskerrak eman nahi dizkiogu aletxoa bere modura jarri duen...

Irakurri gehiago

Esperientzien azoka

Asteazkena, 2022, Urria 12 | Comments Off on Esperientzien azoka

Aurten ere Huhezin izan gara, Esperientzien Azoka izeneko dinamikan parte hartzen. Bertaratutako ikasleei gure elkartea aurkezteaz gain aisialdi hezitzaile euskaldunaren inguruan hausnartzeko aukera ere izan dugu. Eskerrik asko Huheziri beste behin ere gurekin kontatzearren.  

Irakurri gehiago

Debagoieneko erreka auzolana 2022

Asteartea, 2022, Urria 4 | Comments Off on Debagoieneko erreka auzolana 2022

Eskualdeko errekak bizirik mantentzeak duen garrantziaz jabetuta, Debagoieneko errekak bizirik auzolanean ekimena sortu dugu bailarako zenbait eragilek. Urriaren 15ean egingo den Erreka Egunak helburu izango du Deba ibaia eta bere adarrak garbitzeaz gain, eremuak ezagutzekoa. Orain arte, bailarako herri...

Irakurri gehiago

Ikasturte hasiera

Astelehena, 2022, Iraila 12 | Comments Off on Ikasturte hasiera

Txatxilitarrak martxan! Txatxilipurdiko langile zein bazkide boluntarioak elkarrekin eman diogu hasiera lan urte berriari Ozaetako GaraiON Sorgingunean. Aurten ere aisialdi hezitzaile euskalduna lanabes dugularik eta gozamena zein jolasa oinarri izanik, gure zutabe diren baloreen transmisio lanean jarraituko dugu. Euskaltzaletasuna,...

Irakurri gehiago

Oporretara goaz!

Ostirala, 2022, Uztaila 29 | Comments Off on Oporretara goaz!

Beste ikasturte bat ere joan zaigu… Ilusioz sortutako proiektu berriak jaio dira. Urteroko zerbitzu eta egitasmoei ere indar eta gogo handiz heldu diegu. Urtero bezala, ikasturte honek ere egindakoetatik eta ez egindakoetatik ekasteko aukera eman digu. Bagoaz oporretara, indarberritu...

Irakurri gehiago

Freskura 2022

Asteartea, 2022, Ekaina 28 | Comments Off on Freskura 2022

Urtero bezala, uztailean Freskura egitasmoa jarriko dugu martxan Txatxilipurdi elkarteak eta Arrasateko euskara sailak elkarlanean. Covid garaiak eta neurriak alde batera  utzita, Musakolako igerilekura itzuliko da egitasmoa. Uztailaren 1etik 29ra arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara euskarazko irakurgaiak, mahai jolasak eta jolaserako...

Irakurri gehiago

Eguzkilaru eta Gaztelaru 2022

Osteguna, 2022, Ekaina 16 | Comments Off on Eguzkilaru eta Gaztelaru 2022

Aurten ere, prest daukagu jada Eguzkilaru eguna. Ekainaren 25a egun berezia izango da Txatxilitarrontzat, haur eta nerabeekin batera Eguzkilaru eta Gaztelaru eguna ospatuko baitugu! Haurrak eta nerabeak eguneko protagonista izatea nahi dugu eta autengoan bueltan da orain dela bi...

Irakurri gehiago