Urriak 24ean Pasaian burututako Haurren Parte Hartzearen inguruko jardunaldian hartu genuen parte.
Pasaian, herriko Haur eta Nerabeen Eskubideak Bermatzeko Plana dute martxan eta plan honen baitan elkartzen dira haur eta nerabeekin lan egiten duten eragile desberdinak. 40 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte jardunaldian: aisialdi taldeko kideak, irakasleak, hezitzaileak, kale hezitzaileak, liburuzainak, teknikariak…
Gure lana jardunaldia dinamizatzea eta bide batez gure esperientzien berri ematea izan zen: Ludotekak berramesten eta OinHerri.
Hala ere, beste esperientzia batzuk partekatzeko aukera ere egon zen eta ideia eta egitasmo interesgarriak ezagututa bueltatu ginen etxera. Pasaian bertan haurren parte hartzea lantzen duten hainbat egitasmo ezagutu genituen: kuadrillategiko esperientzia, liburutegiko egitasmoa, Lizeoan egindakoak, Boveda aisialdi taldekoak eta Karmengo Amakoak. Pasaiatik kanpo, Antzuolako herri eskolako lagunek beraien eskolaren funtzionamendua kontatu ziguten.