Haur eta nerabeen parte hartzea sustatzeko bost liburuxka kaleratu ditugu. OinHerrilantaldea osatzen dugun eragileok ondu dugu proiektua. Haurren aisialdi parte hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra garatzeko asmoan beste urrats bat!
Liburuxka bakoitza OinHerriko eragile batek idatzi du eta ilustrazio lanak Eñaut Aiartzaguena Bravok egin ditu.
Hurrengo hauek dira argitaratu ditugun koadernoak:
1.- Haurren aisialdi parte hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra garatzen (Lorea Agirre)
Liburuxka honetan Haurren aisialdi parte hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra garatzeko oinarrizko printzipioak jasotzen dira.
2.- Nola sustatu haurren parte hartzea ikuspegi feministatik (Urtxintxa Bizkaia)
Balioetan oinarritutako parte hartzea sustatzen dugunez, hezkidetzan oinarritutako parte hartzea aurrera eramateko gakoak aurkitu ditzakegu bertan.
3.- Nola egin udaleku parte hartzailea (Amarauna Sarea)
Udalekuen prestaketa, garapena eta ebaluazioak haur eta nerabeekin nola egin eta udaleku mota hauek nola gauzatu azaltzen du.
4.- Nola egin ludoteka parte hartzailea (Txatxilipurdi Elkartea)
Haur eta nerabeen beharretatik abiatuz, beste ludoteka eredu bat nola egin azaltzen du.
5.- Parkeak bizitzeko modu berriak (Txusma Azkona eta Alfredo Hoyuelos)
Herriko espazio hauek, haurren begietatik eta haurrekin batera eraldatzeko edo sortzeko urratsak azaltzen dizkigu.
Koaderno hauen hartzaileak, hezitzaileak, gurasoak, aiton amonak, … hau da, herritar guztiak dira. Izan ere, haur baten heziketa guztion ardura da, hau da, herritarrak eta herria gara eragile hezitzaileak.
Bakoitzaren gainean klik egin eta PDF formatoan deskargatu daitezke.