Skip to main content

2021. urtean, KaleNatura izeneko  ekimena antolatu genuen eta kaleetan hasten diren landareei begira jarri ginen. Guraso.eus eta Txatxilipurdi elkartetik auzo, herri eta hirietako natura ezagutu eta izendatzera gonbidatu zintuztegun.

Aurtengoan ere herri eta hiri barruko biodibertsitatearen garrantzia aldarrikatu nahi dugu. Honetarako KaleNaturaren  II. Edizioa antolatu dugu, aurtengoan   kaleetan ikus ditzakegun animaliak ezagutu, izendatu eta partekatzea eskatuko dizuegu;  txori, intsektu, ugaztun…  Azken hamarkadetako herri ereduak natur gune zirenak porlanarekin tapatuz herri eta inguruetako bizitza gutxitu duen arren, badira oraindik ere bisitatzen gaituzten txoriak, herrietako txoko ezkutuetan dauden animaliak, bizi irauten duten intsektuak edo erreketan  ugaltzen diren arrainak. Ezagutzen dituzue? Nola izendatzen dituzue zuen herrietan? Euskara ere aberatsa da animaliak izendatzeko orduan eta hau ere balioan jarri nahi genuke.

Ekimen honekin, etxe inguruetan dauden animaliak  ezagutu nahi ditugu, parkeetan, paretetako arrakaletan, etxe azpiko lorategian, erreka ondoan… horiek izendatu eta gurekin partekatzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Aurtengo erronka baina ez da makala landareak ez bezala, animaliak behatzeko eta hauei argazkia ateratzeko adi egon beharko gara, kale safariak aukera ona izan daitezke honetarako, hartu argazki kamera eta irten kalera!

Zer egin behar da parte hartzeko?

Ekimenean parte hartzeko, atera argazki bat animalia bati (txori, intsektu, arrain, ugaztun…) eta bidaliguzu izendatzeko erabiltzen duzuen izenarekin batera. Gogoratu zuen izen abizenak ere bidaltzeaz, honela ekimenaren amaieran burutuko dugun  zozketan parte hartuko duzue eta.

 

Noiz eta non?

Ekimena Euskal Herri osora irekita dago eta maiatzaren 1etik 31ra parte hartu ahalko da aurrez azaldu bezala.