Skip to main content
Category

Berramesten

Zer da Berramesten?
Berramesten; haurren autonomia, harremanak, euskara eta espazioaren erabileraren sustapena oinarri dituen egitasmoa da. Duela 5 urte hasi ginen Arrasateko Txatxilipurdi aisialdi eta euskara elkartean gai hauen inguruko kezkei buruz hausnartzen. Hausnarketa horietatik, Arrasateko Udal ludoteken proiektu berritua sortu genuen eta egitasmoko oinarri eta helburuak zehaztu genituen.
Egitasmoaren oinarriak honako hauek dira:
– Harremanak
Haurra eta bere ingurunearen (natural zein soziala) arteko harremana sendotu, auzoaren bizitzan parte aktibo bihurtuz.
– Espazioa/Euskara
Euskarazko zerbitzuetatik abiatuz, haurrentzako berezkoak diren jolaserako ohitura eta espazioak berreskuratzea. Espazio itxietara mugatu gabe.
Gaur egungo zerbitzuetatik abiatuz, haurrentzako berezkoak diren jolaserako eta euskaraz aritzeko espazioak berreskuratzea. Espazio itxietara mugatu gabe.
– Haurren autonomia
Haurrei autonomia itzuli eta praktikara eramateko aukerak eskainiz, aniztasunean heziz.

Oinarri hauek kontutan izanda esperientzia desberdinak burutu ditugu azken urteetan: haurren parte hartzea sustatzeko prozesuak eta formazioak, udaleku irekien birplanteamendua …

Gaur egun bereziki hiru egitasmok ardazten dute Berramesten-en lana: