Txatxilipurdi elkartean, aisialdi hezitzaile euskalduna lantzen dugu eta bizitzarako behar ditugun balore eta gaitasunak garatzen laguntzen dugu, hala nola, euskaltzaletasuna, parte hartzea, autonomia, naturarekin harremana, aniztasuna eta feminismoa.
Gure udaleku itxiek ere balore hauetatik edaten dute, betiere nerabeak eta gozamena oinarri izanik eta zaintza erdigunean jarriz, pertsonen ahalduntzean, garapen pertsonalean eta tratu onetan oinarritutako udalekuak antolatzen ditugu, talde harreman zaindu baten bitartez, nahiei eta ametsei ere leku eginez.
Horrez gain, uda garaian aisiaz gozatzeko, egunerokotasunetik irtenda esperientzia berriak bizitzeko eta harreman berriak egiteko bitarteko aproposak dira.
Txatxilipurdiko udalekuetan, zarena zarela, gozamena oinarri, nahiei eta ametsei elkarrekin leku egingo diegu!
Arrasatetik abiatuta, Euskal Herriko 9 eta 18 urte bitarteko aurre-nerabe eta nerabeei udaldi magiko eta ahaztezin bat eskaintzen diegu, euskaraz, naturaz, sormenaz, bizikidetzaz, elkartasunaz eta talde lanaz bustitako oporraldi paregabeak merezi dituztelako.