Skip to main content

Larunbat goiz honetan 2016. urteko azken ludoteka ibiltaria egongo da. San Andres auzoan,  4. asteburuan gauzatu ostean, emango dio bukaera ludoteka ibiltariak datorren urtera arte.

Pasa den asteburuan, bizkotxoa egiten eta jolasean ederto pasatu zuten eta datorren astebururako pizzak egitea erabaki zuten asanblada bitartez. Beraz, apirilak 16an, San Andreseko Bedoñabe herri eskolako patioan elkartzeko gonbita luzatu nahi dugu, goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30etara bitartean. Lagun artean eta giro ezin hobean hurren arte esango baitiogu ludoteka ibiltariari.

Animatu eta hurbildu!

DSC01488