Urtero Gabon garaian egiten dugun bezala, aurten ere Jostailu Truke Merkatua antolatuko dugu. Aste honetan banatuko ditugu esku orriak ikastetxeetako irteeretan eta Datorren astetik aurrera jostailuak biltzen hasiko gara.
Azaroaren 23an hasita Arrasateko txoko ezberdinetan jostailuak jasotzen egongo gara 9 egunetan zehar arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara bitartean. Jostailuen bilketarako egunak eta datak hauek dira:
EGUNA |
GUNEA |
Azaroak 23 |
Arimazuri plazan |
Azaroak 24 |
SªMarinako ludotekan |
Azaroak 25 |
Herriko plazan |
Abenduak 1 |
Okendoko ludotekan |
Abenduak 2 |
San Antolingo parkean |
Abenduak 3 |
Usaetxeko ludotekan |
Abenduak 9 |
SªMarinako ludotekan |
Abenduak 10 |
Okendoko ludotekan |
Abenduak 11 |
Arimazuri plazan |
Truke eguna, Abenduaren 12an izango da Azoka plazan goizeko 11:00etatik 13:00etara bitartean. Egun honetan ez da jostailurik jasoko, trukea bakarrik egingo da eta trukea egin ahal izateko, txartelak izan beharko dira, hau da, ez da jostailua jostailuaren truke egingo. Momentuan jostailuak egoera onean eta osorik daudela begiratzeko denborarik ez dugula, izaten da honen arrazoia.
Azken 2 urteotan egin izan dugun bezala, azkeneko ordu erdian ( 12:30etatik 13:00etara) gelditzen diren jostailuak ( soberan gelditzen badira ), Arrasaten beharra dutenen artean banatuko ditugu. Bakoitzak jostailu bat hartzeko aukera izango du, izan ere, sarri soberan gelditzen direnak haur txikotxoenen jostailuak izaten baitira eta guraso berriek ez baitute izaten trukea egiteko aukerarik. Dena den, guraso berri ez direnak eta beharra dutenentzat ere izango dira jostailuak.
Aurten berrikuntza bezala Trukea egiten dugun momentuan beste txoko bat jarriko dugu jostailuak sortzeko aukera eskainiaz nahi duen orori. Material birziklatua erabiliko dugu eta erraz egiteko jostailuak izango dira.
Aipatu baita ere, sexu bereizketa edo indarkeriaren aldeko jarrera erakusten duten jostailuak ez ditugula onartuko.
Etxean ditugun jostailuak aurreikusi, aztertu eta zerk balio digun, zer ez dugun erabiltzen eta trukatzea merezi duen jakiteko ordua iritsi da.
Gustatzen ez zaigulako, ez dugulako asmatu nola jolasten den, txiki gelditu zaigulako, jende asko behar delako jolasteko dugun jolas mota honetan eta etxean laguntzarik ez dugulako edo bakarrik jolasten garelako,…arrazoiak mila izan daitezke eta hau konpontzeko bidea eskaintzen digu Jostailu Truke Merkatuak.