AED, Txatxilipurdi eta Ekin elkarteek “Zurekin Arrasate Euskaldunago” kanpainaren baitan txio lehiaketa abiatu dugu.
Lehiaketaren helburua “Zurekin Arrasate Euskaldunago” ideia 140 karakteretan garatzea da. Esaldi labur batean gauza asko esan daitezke eta hori izango da lehiaketa honetan parte hartzeko egin beharrekoa. “Zurekin Arrasate Euskaldunago” ideia oinarri hartuta esaldi, mikroipuin, edota aldarrikapen bat idaztea.
Lehiaketan bi modutan parte hartzeko aukera egongo da, twitter bidez txioa #Zurekin traolarekin idatzi edota elkarteen helbide elektronikora bidalita. Bi aukeretan #zurekin traola agertu beharko da 140 karaktereen barruan.
Lehiaketaren oinarriak hurrengoak dira:
- GAIA: Zurekin Arrasate Euskaldunago
- LUZERA: Gehienez 140 karaktere
- TRAOLA: #Zurekin (ezinbestean erabili beharko da)
- AURKEZTEKO MODUA: #Zurekin traolarekin txiokatu edo aed@aedelkartea.eus helbidera bidali.
- AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: otsailak 13
- SARIA: 100 euro
- SARIA BANATZEKO EGUNA: otsailak 18, Jai Zale tabernan egingo den ekitaldian arratsaldeko 19.00etan