ZALDIBAR
Zaldibarko Gaztelekuan hezitzaile lanpostu bat bete behar da epe laburrean.
Lanpostuaren ezaugarriak:
- Lan hezitzaile eta euskalduna burutu.
- Nerabezaro garaian dauden gazteekin harremanak sortu.
- Gaztelekuko dinamika kudeatu.
Beharrezkoa izango da:
- Gutxienez, erdi edota goi mailako titulazioa izan beharko da.
- EGA edo bere baliokide bat edukitzea.
- Gaiarekin lotutako formazio ikastaroak izatea.
Kontutan hartuko da:
- Begirale titulua izatea
- Zaldibarkoa izatea
- Ikasketak
- Esperientzia
- Talde lanean lan egiteko gaitasuna
- Lanerako prestutasuna
- Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia
- Herrigintzan izandako ibilbidea
- Gidabaimena izatea
Eskaintzen den lanaldia:
- Ordukako lanaldia
- Esku hartze ez zuzena: astean zehar koordinazio bilera bat
- Esku hartze zuzena: ostiral, larunbat eta igandean (17:00-20:30)
- Kontratuaren iraupena: irailetik uztailaren erdialde arte
Aukeraketa prozedura:
- Lan eskaintza deialdia:abuztuak 28, asteartea.
- Aurkezteko epea: irailak 6, osteguna.
- Aurkeztu beharrekoa:
- Curriculuma (sorkuntza@txatxilipurdi.com)
- Elkarrizketak: irailak 10ean.
- Lanean hastea: iraila erdialdean.