Joan den astean Euskaltzaleon Topaguneak antolatutako Topaldiaren XIII. Edizioan hartu genuen parte. Urtero legez, Durangoko Landako Elkartegian batu ginen mugimenduko kideentzako formaziorako, elkartrukerako eta hausnarketarako ezinbesteko bilakatu den hitzorduan.
Aurtengoan ere gai mamitsua izan genuen aztergai: EUSKALTZALEEN AKTIBAZIOA XXI. Mendean. AUTOERAKETA, AHALDUNTZEA eta PERFORMATIBITATEA.
5 multzotan banatuta hizlari ugari pasatu ziren. Lehenegoan Autoeraketa, autonomia eta mugimendua kontzeptuak landu ziren; bigarrenean, hizkuntzaren gaineko diskurtsoak aztertu genituen; hirugarrenean, euskararen normalizazio prozesuan ahalduntzea eta aktibismosmoa landu genituen; laugarrenean ekintza performatiboak ezagutzeko aukera izan genuen; eta azkenengo atalean euskaltzaleen aktibazio berri baterako zumitzak izan daitezkeenez jardun genuen.
Hitzaldi guztiak eta horietarako hizlariek landutako ponentziak topagunearen webgunean daude jada, honako link honetan: http://topagunea.eus/topaldia/hitzaldiak/