Badatozela, badatozela, badatozela Txatxilipurdiko udaleku itxiak!!! Hasi gara jada motorrak berotzen!!!
Euskal Herriko txoko ezberdinetan abenturak bizitzeko gogorik bai? Gurekin, jolas eta molaz, ekintza ezberdinez beteriko egunak pasatzeko aukera izango duzue! Lagun artean, naturaz gozatu, gaubeletan amestu, izarrez beteriko gauez gozatu eta beste hainbeste zorokeri!!!
Goizuetako natu-gunea, Zingira-Orioko olatuak, Ozaetako gau izartsuak edo Kosta ala kostako egunsentiak!!! Zein nahiago?
Izena emateko epea martxoaren 16tik maiatzaren 8ra izango da.
GOIZUETA:
Errekan bainatu, jolastu, naturaz gozatu, lagunak egin eta gaubeletan amestu!!!
Zubimuxu aterpetxean, uztailaren 4tik 11ra bitarteko egonaldia. LH 4-5-6ko gaztetxoei bideratuta. 25 plaza
ZINGIRA:
10 eguneko kanpaldia kostaldean!!! Area, olatuak, mendia, gaubelak eta beste 11 zorokeri!!!
Orioko kanpinean, ekainaren 28tik uztailaren 7ra bitarteko egonaldia. DBH 1-2ko nerabeei zuzendua. 30 plaza
OZAETA:
Zu eta zure lagunentzako: Garaioko bainuak, Gebaratarren dorrean egunsentiak, izarrez betetako gauak, sorpresak…
denon artean sortu ditzakegun 11 plan!!
Otaza auzoko Sorgingunean, uztailaren 5etik 14ra bitarteko egonaldia. DBH 1-2ko nerabeei zuzendua. 30 plaza
KOSTA ALA KOSTA:
Motxila bizkarrera eta bidaiari ekitera!!! Otazako lurretatik, Zarauzko uretara! Egunsenti ahaztezinak biziko dituzue…
Uztailaren 3tik 14rako udaleku ibiltaria. DBH 3-4ko nerabeei zuzendua. 30 plaza
Udaleku bakoitzaren prezioa 300€.
Udalekuen inguruko informazioa jarraitu ahal izateko @udalekuitxiak.tx instagramean aurkituko gaituzue.
Informazio gehiagorako 943 79 54 46